Fecha: 22/10/2022
Fuente: Bizkaia.eus
Acceder a la fuente

Bizkaiko Foru Aldundiak nazioarteko elkartasunaren aldeko apustuari eusten dio Garapenerako Lankidetza berrituarekin eta inbertsio handiagoarekin.

Erronka estrategiko horren barruan Natxo Rodríguezek, Berdintasunerako, Lankidetzarako eta Dibertsitaterako zuzendari nagusiak burutu duen ordezkaritza batek Garapenerako Lankidetzako hainbat proiektu bisitatu ditu oraintsu Guatemalan.

Eremu horretako foru-politikak bi hamarkadako ibilbidea bete du joan den urtearen amaieran, eta 2022an % 23,8 igo da bere inbertsioa, 7,72 milioi eurora iritsiz. Horrek esan nahi du euskal erakunde guztien artean Bizkaiko Aldundiak izan duela igoera erlatibo handiena.

Aurrekontu-partida handitzea Garapenerako Lankidetzaren IV. Gida Plana onartzeari gehitu behar zaio. Plan horren ardatza, argi eta garbi, lankidetzarako foru-politika indartsu eta kalitatezkoen alde egitea da, feministen alde, eta egungo erronketara egokitzea. Era berean, Agenda 2030 hartu da gidatzat, printzipio solidarioetan oinarritutako nazioarteko harremanetarako Garapenerako Lankidetza deszentralizatuaren filosofiarekin.

GUATEMALA

Guatemalara egindako bisitan Bizkaiko ordezkaritzak San Andres de Petén udalerriaren barruan dauden  Centro Campesino, Paso Caballos eta San Jorge landa-komunitateak bisitatu zituen. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak Oscarte GGKEri finantzatzen dion proiektura ere joan ziren. Proiektu horren helburua ikuspegi feminista eta eskubideekin lotuta emakume indigenen garapen sozioekonomikoa sustatzea da (Cooperativa Integral Agrícola Olazar Sacpuy – Nekazaritza Kooperatiba Integralarekin lankidetzan).

Ondoren, San Andrés udalerrian (Peténgo departamentua), aipatu den Oscarte GGKEk antolatutako Jardunaldi Feministen aurkezpenean parte hartu zuten (hori ere Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektuaren esparruan). Jardunaldi horietan San Andrés udalerriko hainbat komunitatetako 50 emakumek baino gehiagok parte hartu zuten, eta sareak eta aliantzak eraikitzearen garrantzia, mobilizazio kolektiboa eta emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzeko beharra izan zituzten ardatz.

Programa garatuz Cuilapa udalerrira ere joan ziren (Santa Rosa departamentua); bertan El Recuerdo kooperatibak hainbat proiektu garatu ditu aldundiak finantzatuta:

  •  Asociación de Mujeres para el desarrollo integral de la región suroriente de Guatemala, AMDIGUA elkartearekin. Elkarte horrek Kooperatibaren instalazioetan du egoitza, eta era aktiboan laguntzen dute genero-proiektuetan.
  •  Xinka Museoa bisitatuz; kooperatibak Xinka kultura eta hizkuntza suspertzeko egiten duen ahalegina erakusten du.
  •  Artisautzako ekintzailetzako ikastaroetan parte hartu duten emakume-talde batekin egindako topaketa.
  •  Kooperatibaren hezkuntza-programekin (sexualitateari buruzko hezkuntza integraleko programa eta herritarren prestakuntzarako programa), Hezkuntza Ministerioko ordezkariek eta hainbat ikastetxetako irakasle- eta ikasle-talde bateko ordezkariek azalduta.
  •  Erakundearen Ingurumen Kudeaketako Programarekin eta, azkenik, Emakumeen Eskubideetarako Programarekin. Programa horietan emakumeen erakundeak indartzeko, emakumeen toki-sareak sortzeko eta emakumezko defendatzaile komunitarioak trebatzeko lan egiten da

Bidaiak, aldi berean, agenda garatu zuen Guatemala Hirian, Mujeres Transformando el Mundo (MTM) erakundearen egoitzan, azken urteotan Bizkaiko Foru Aldundiak Mundu Bakean Elkartearen eskutik finantzatutako proiektuak  aztertzeko. MTMk laguntza eta orientazioa ematen die neskatoei, nerabeei eta emakume helduei, emakume indigenei eta mestizoei, eta bere xedearen barnean hartzen ditu desgaitasun-egoeran daudenak, sexu-indarkeria, esterilizazioa, haurdunaldia eta behartutako amatasunaren ostean bizirauten dutenak (Carolina Urcuyo Eskola Feministaren prestakuntza-prozesua).

Foru ordezkaritza Sololá Departamentuan ere egon zen, Tzolojya – Manctzolojya Mankomunitatea, Oxlajuj E. Emakume Maien Elkartea, Ceiba Elkartea eta Casa de la Mujer Elkarteekin. Erakunde hauek guztiek Bizkaiko Foru Aldundiak Entre Amigos-Lagun Artean elkartearen bidez finantzatutako proiektuak garatu dituzte.

  •  Mancomunidad Tzolojya – Manctzolojya Mankomunitatea eta Casa de la Mujer Elkartea: ehungintzaren eta brodatuaren antzinako jardunbideetatik abiatuta indarkeriatik bizirik atera diren emakume maien bizi-baldintzak hobetzen ditu, laguntza eta arreta integralaren bidez euren eskubideak aitortzeko eta euren autonomia ekonomikoa eta soziala gauzatzeko.
  •  Oxlajuj E. Emakume Maien Elkartea: amarantoa lantzea, prozesatzea eta eraldatzea, ingurunearekin eta antzinako jakintzak berreskuratzearekin lagunkoiak diren tekniketan oinarrituta.
  •  Ceiba Elkartea: komunitateen ahalduntzea kultura eta aniztasun biologikoa lehengoratuz eta baloratuz, bai eta lidergo komunitarioak trebatuz eta indartuz ere (amarantoa Emakumeen Autogestio Taldeen produkzioan sartzea).