Data: 13/09/2021
Iturria : Bizkaiko Foru Aldundia
Iturrira sartu

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, Gorabide Egunean parte hartu du gaur. 59 urte bete dira Adimen Desgaitasuna duten pertsonen aldeko elkartea sortu zenetik, 1962ko irailaren 13an.

Bilboko Azkuna Zentroan izandako ekitaldian, Unai Rementeriak Gorabide zoriondu du, bizkaitarren alde egiten duen lan mardularen garrantzia nabarmendu du eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkartearekin nahiz lurraldeko pertsona guztiekin duen konpromisoa indartu du. “Covid-19aren pandemia honen aurretik argi geneukan lankidetza dela pertsonei laguntzeko biderik onena. Bada, azken urte eta erdian frogatu dugu badakigula hori egiten, bereziki zailtasunak handiak izan direnean”.