Fecha: 31/05/2022
Fuente: Gorabide
Acceder a la fuente

Adimen desgaitasuna duten pertsonei kalte egiten dieten traba psiko-sozialei aurre egiteko Once Fundazioaren laguntzarekin abian jarri dugun ekimenaren balantzea.

‘Adimen desgaitasuna duten pertsonak oztopo psiko-sozialak hausten’ programak, 2020ko amaieran Once Fundazioarekin elkarlanean abian jarri genuenak, 23 saio eskaini ditu lehen eta bigarren hezkuntzako, batxilergoko, lanbide heziketako eta unibertsitateetako 13 ikastetxetan, eta guztira 709 partehartzaile izan dira.

Programa honen helburua gizartea mugiaraztea da, adimen desgaitasuna duten pertsonekiko inklusiboak ez diren jarrerak sor ditzaketen aldez aurreko ideia, aurreiritzi eta estereotipoei buruz.

Hamar erabiltzailek
Horretarako, gure elkarteko hamar erabiltzailek elkarrizketak grabatu dituzte uniber tsitateko campusetan, eta saioak dinamizatu dituzte haien esperien tziagatik aditu gisa. Ikusentzunezko eduki guztia eskuragarri dago mikrowebgune honetan: Oztopoak Hausten.