Gauzatzeko data: 27/09/2019
Lekua: San Frantziskoko Udaltegia. Mariaren Bihotza Plaza, 4. Bilbao.

Behatokia osatzen dugunok beti saiatzen gara topaketako aukera eta proposamen ugaritara irekita egoten. Gure ustez, garrantzitsua da sektoreko eguneroko lanean sortzen diren mugimendu eta egoerei erantzutea. Hala, behatoki gisa garatzen dugun programazioaz gain, batzuetan, eta ezagutza eta harremana abiapuntutzat hartuta, jasotzen ditugun eskari batzuk aprobetxatzen edo haietako batzuei erantzuten saiatzen gara.

Horretarako, eta formatu arin eta egokitutakoetatik abiatuta, eta gure gaitasun eta ezagutzak oinarri hartuta, laguntza-zerbitzua eskaintzen dugu baldin eta Behatokiaren misioaren eta balioen arteko esparruarekin (hirugarren sektorea sendotzea, trukea eta elkarlana bultzatzea, parte-hartzea eta aldi berean independentzia, sektorearen eta/edo jarduera esparru ugarien zerbitzura…) bat badator.

Oraingoan, Kataluniako PERE TARRES fundazioko gizarte eta hezkuntza arloko zentroen sareko profesionalen talde handi batek Bizkaira bisita egin duela jakin dugu. Horretaz baliatuta eta hainbat erakundek egindako eskariari erantzunez, behatoki gisa, egokia iruditu zaigu zuen gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzea haurrekin garatzen ari zareten sektoreko erakundeei irekita egongo den topaketarako gune irekia proposatzea. Esku-hartze esparru horretako oraingo egoeraren inguruko gure esperientziak Kataluniako lankideekin batera partekatu ahal izateko tailerra litzateke.